"Listor asiarraren kabiak lehenbailehen kentzea eskatzen diogu Udal Gobernu taldeari" EAJ

plaentxia_com 2014ko urr. 28a, 07:00

Iker Aldazabal bozeramaile jeltzaleak adierazi du Txaran dagoen kabiaz aparte beste hiru gehiago aurkitu dituztela eta seguru daudela, gehiago ere egongo direla: "Kabiak Ezoziko etorbidean, Zeletan eta Sagar Errekan ere topatu ditugu eta ondorioz, Udal Gobernuari eskatzen diogu listor asiarrak suposatzen duten izurrite honi aurre egiteko lehenbailehen neurriak har ditzala, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Debemenekin elkarlanean".

{mosimage}
{mosimage} 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.