Ibaia garbitzearekin batera uraren kalitatea neurtu dute Ibai-lagun ekimenean

plaentxia_com 2014ko urr. 27a, 10:58

Plaza Zaharretik Gaztetxe aldera eta Ezozi Etorbideko errotondaraino garbiago dago orain, Deba ibaia. Ume, gazte eta heldu; berrogei lagun inguru batu ziren zapatuan ibaia garbitzeko saioan eta zaborra batu ez ezik, uraren kalitatea neurtu eta seinaledun ibai-karramarroaren presentziaz ohartu dira parte hartzaileak, ezkailu arrain ugari ikusi dituzte eta gaztetxoenek, paitta arrautza bat topatu ere bai. Ikusi ekinaldian jasotako argazkiak! Iturria: Debegesa

 
Larunbatean ibaia garbitzeko laugarren ekinaldian egin zen. 40 lagun inguruk parte hartu zuten Ibai-lagun ekimenean eta euren berbetan,  “jasotako zabor gehiena etxeko hondakinak dira zabor industriala baino gehiago”. Guztira, 1000 litroko hiru zaborrontzi bete zituzten hondakinez.

Deba ibaiko biodibertsitatea eta uraren kalitatea neurtzeko aukera ere izan zuten parte hartzaileek. Seinaledun ibai-karramarroaren (Pacifastacus leniuscus) presentziaz ohartu dira, 25 metroko eremuan dozena-erdi karramarro aurkitu zituzten eta ezkailu arrain (Phoxinus phoxinus) ugari ere. Gaztetxoenek ostera, paitta arrautza bat ere topatu zuten.            

Garbiketa saioaren ostean Zero Zabor taldekoen eskutik, ibaiko uraren neurketa kimikoa egin zuten, bere kalitatea neurtzeko. Horren arabera uraren pHa 8 puntukoa da, nahiko neutroa beraz nahiz eta Gatzagakoa baino alkalinoagoa izan. Gatzagako uraren pHa 7 puntukoa da, neutroena hain justu. Ibaiaren kolorea, usaina eta bizitza ere aztertu zuten. Nahiz eta kolorea eta bizitza onak izan, usaina jarraitzen du izaten Deba ibaiaren puntu ahulenetakoa.

{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage}