Nerea Erbiti ahotsean eta Teresa Zabalza pianoan domekan, Vermouth Musikalean

plaentxia_com 2014ko urr. 24a, 08:00

Amerikar jazzaren doinurik ezagunenak, euskal kanta ezagunak moldatuta eta beste hainbat doinu gogoangarri taulatuko dituzte Nerea Erbitik (ahotsa) eta Teresa Zabalzak (pianoa) domekan, Gaztelupeko Vermouth Musikalean. Emakumezko euskal jazz abeslari finenetakoa da Erbiti eta Zabalzak bere disko propioa du jazzari eskainia. Emanaldia 13:00etan hasiko da, tabernako terraza. Irudian: Nerea Erbidi kantuan
  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.