Debegesa Garapen Agentziak eta Soraluzeko Udalak antolatuta, bihar (urriak 24) herritarren artean ekintzailetasuna sustatzeko “Nigan sinesten dut. Deskubritu zure pasioa” motibazio saioa eskainiko du Iker Fernandez couche-ak 18:00etatik aurrera, Antzokian. Tailerra gazteleraz izango da, dohainik.
2 orduko esperientzia izango da, parte-hartzaileen talentua deskubritu eta sustatzera bideratuta. Tailer honek lortu nahi du partaideen artean gogoa, ilusioa eta indarra piztea, hurrengo pausoa eman dezaten.
Herritarrei dago zuzenduta oro har, bereziki ekiteko nahia duten lagunei baina bultzadatxo bat behar dutenei, edota dagoeneko ekintzaile direnei baina era bateko edo besteko zailtasunak dituztenei.
Parte hartzeko interesa dutenek aurrez eman dezakete izena, Debegesa deituta 943 82 01 10 (Vanesa Hortas) edo ekintzaile@debegesa.com helbidera idatzita.
Ekimena ‘Debabarrena Bultzatuz’ egitasmoaren baitan dago kokatua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak finantzatua – ‘Gipuzkoa Ekintzailea’- eta Eskualde Garapenerako Europako Fondoak %50ean kofinantzatua (Europa egiteko modu bat).