Isabel Romeo SEIWA TAIKO taldeko sortzaile eta partaideak, danor japoniarrak joten ikasteko tailerra eskaini zuen zapatuan, Karakaten. Ikastaroan zortzi lagunek hartu zuten parte eta eguzki-giro epelaren konpainian golpeak nola jo, eta errimak eta erritmoak nola eraman ikasten aritu ziren, besoak erabat nekatu arte. Ikusi parte hartzaileek bidalitako argazki eta bideoak!