"Udalari eskatu nahi diogu Atxolingo itxitura lehenbailehen konpondu dezala" EAJ

plaentxia_com 2014ko urr. 17a, 11:24

"Itxitura moztuta dago eta zaldiek aukera dute pago landarak dauden lur sailera sartzeko, guzti honek suposatzen duen arriskuarekin” salatu du Iker Aldazabalek. Halaber,  gogoraratu du Nekazaritzako Batzordean 19.950 eurotako diru partida bat dagoela Iturrixaga eta Itsasoi baserrietarako errepidea konpontzeko "bada ordua lanak hasi eta bukatzekoa" gaineratuta. 2015eko aurrekontuetan Askabeitxiko iturria konpontzeko diru lerro bat zehaztea ere eskatuko du EAJk. Prentsa oharra barruan!

EAJren prentsa oharra:

SORALUZEKO EAJk UDALARI ESKATZEN DIO, LEHEN BAIT LEHEN, ATXOLINGO ITXITURA KONPONDU DEZAN
“Itxitura moztuta egoteak, zaldiei aukera ematen die, pago landarak dauden lur sailera  sartzeko, guzti honek suposatzen duen arriskuarekin” salatu du Iker Aldazabalek.
Soraluzeko Udaletxeko EAJko udal taldeak, aurreko astean, “Atxolin” izeneko lur saila mugatzen duen itxituraren mozketa salatu du. Itxiturak, urte hasieran, udalaren  jabetzakoak diren lurretan landatutako pago landareak babesten ditu. Gertaera honen aurrean udal gobernuari eskatzen dio “lehenbailehen hartu ditzala hartu beharreko neurriak itxitura konpontzeko”.
Bozeramaile Jeltzalea den Iker Aldazabalek jakinarazi du, “Itxitura moztuta egoteak zaldiei aukera ematen diela pago landarak dauden lur sailera sartzeko, guzti honek suposatzen duen arriskuarekin”.
“Ondorioz pentsatzen dugu udalak lehenbailehen neurriak hartu behar dituela itxitura konpontzeko, lur sailean buruturiko landaketak ez galtzeko”. Landaketa hauek 11.429,9€ kostua izan zuten.
Bestalde, udal gobernuari eskatzen diogu, “landaketak burutu diren “Atxolin”eta “Pagobedeinkatu” lur sailetan, “garbiketa lanak burutu ditzala, ota eta sasi landara berriak indarrez baitatoz eta arriskua dago pago landarak itotzekoa”.
Baserri bideen konponketak

Landa gunearekin jarraituz, Aldazabalek gogoraratu du Nekazaritzako batzordean badagoela 19.950€ tako diru partida bat Iturrixaga eta Itsasoi baserrietara dijoan errepidea konpontzeko.  “Gaur da eguna, oraindik lanei ez zaiela hasiera eman eta urtea bukatzeko hilabete gutxi gelditzen diren honetan pentsatzen degu ordua dela lanak hasi eta bukatzekoa”.
Azkenik 2015 ko aurrekontuei begira, Bozeramaile jeltzaleak jakinarazi du, Askabeitxiko iturria konpontzeko diru lerro bat zehaztea eskatuko diola udal gobernuari.