New Orleansen hasi zuen bere ibilbidea Andy J. Forestek iragan mendeko hirurogeita hamargarren urteetan. 24 urte zituenean grabatu zuen bere 15 diskoetatik lehenengoa eta musikagile gisa, ehundik gora lan ondu ditu. Europako eta Amerikako ikus-entzuleen artean arrakasta handiko sortzailea da, ongi asko ezagutzen baitituzte egile honen ausardia eta, kaliforniarra izan arren, egile honek darabilen New Orleanseko betiko eskolako hirurogeita hamargarren urteetako estilo ezin biziagoa eta kutsakorragoa.
Sonny Terry, Walter Horton, Charlie Musselwhite, eta Rod Piazzak Los Angelesen eskainitako zuzeneko emanaldiak izan ziren Foresten aurreneko ereduak, baina ezin aipa gabe utzi haren lehenengo irakaslea, George Harmonica Smith handia. Oso gazte zela James Booker, Earl King, John Mooney, Fats Domino eta Billy Gregoryrekin osatutako jam saioetan eman zituen lehenengo urratsak. Zuzenekoetan agerian uzten du showman handiaren sena, komunikatzeko gaitasun handia baitu eta indar egiazki kutsakorra.
Travellin´ Brothers, Euskal Herrian dugun blues talderik onenak lagunduta azaltzen zaigu oraingoan. Talde horrek etenaldi bat egingo du “Magnolia Route” bere azken diskoa aurkezteko ekitaldietan, Andy J. Foreste abeslari, aho-soinulari eta askotariko instrumentu jotzailearen oinarrizko bandarena egiteko.