Hogei lagunetik gora boxeoa praktikatzen, Ixa Rodriguezekin

plaentxia_com 2014ko urr. 17a, 08:00

Joan den zapatuan eskaini zuen Rodriguezek boxeo ikastaroa kiroldegian, bere entrenatzaile den Josu Lopategik lagunduta. Neska eta mutil, hogei lagunetik gora batu ziren; tartean zenbait soraluzetar eta bi orduz boxeoaren estrategiak praktikatu zituzten. Ikastaroak izandako arrakasta ikusita, "beste bat antolatzeko gogoa" sortu zaiela adierazi dute arduradunek, noiz eta non zehaztu gabe. Irudian: parte hartzaileak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.