Txoriak ikustera joateko domekan egingo den irteera ornitologikoan izen-ematea zabalik da, dohainik

plaentxia_com 2014ko urr. 15a, 07:45

Txoriak ikustera joateko irteera ornitologikoa antolatu du Debegesak domeka honetarako (urriak 19). Parte hartzaileak 9:30ean Gorlako kantinatik abiatu eta goiz osoan zehar txori espezie ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute, Kiko Alvarezen gidaritzapean. Izen-ematea dohanik egin daiteke, Bergarako turismo bulegora deituta (943 779128). Irteera honekin itxiko dute azken asteotan "Udazkena Dolmenen Ibilbidea" egitasmoaren barruan antolatu diren irteeren egutegia.

 
 
 
 
Hegazti bidaiariak ikusteko irteera
Migrazioa prozesu naturala da, espezie askok burutzen dutena, baina txoriek egiten duten migrazioa da denen artean ezagunena. Euskal Herria estrategikoki kokatua dago Europako migrazio-ibilbide nagusienetako batean eta leku ezinhobea da hegaztien migrazioa ikusteko.
Kiko Alvarez Biologoaren eskutik, irteera honetan parte hartzen dutenek hegaztien migrazio prozesu liluragarria ezagutuko dute, zergatik eta noiz ematen den, zein espezie taldek erabiltzen duten gure ingurunea migratzeko eta zein faktore ari diren eragiten hegazti migratzaileen kontserbazioan. Honela, txoriak ikusteko mendi-irteera bat izango da, Kiko Alvarez Biologoaren azalpenek lagunduta.
Irteera ornitologiko hau "Udazkena Dolmenen Ibilbidean" programaren baitan antolatu da, Bergarako Mendia Bizirik Pol-Pol taldearen eskutik. 4 orduko iraupena izango du irteerak.
Hasiera: 9:30ean
Abiapuntua: Gorlako kantinan (Iturriberri, Elosua auzoa)
*Oharrak: prismatikoak eta mendiko botak eramatea gomendatzen da