Zabor edukiontzia birziklatzera botako du gaur Zero Zabor taldeak, 18:30ean Plaza Barrixan

plaentxia_com 2014ko urr. 14a, 11:49

Edukiontzi berdea kaleetatik kendu, eta, errefusan birziklaezina dena soilik biltzeko balioko duten bitartekoak jartzeko eskaera egingo du gaur, Zero Zabor taldeak 18:30ean Plaza Barrixan.  Ekimena Soraluzera ez ezik, Euskal Herriko beste hainbat herritara ere zabalduko da datozen asteetan. Dagoeneko 30 edukiontzi zigilatu ditu Zero Zabor taldeak eta hauek sortu dezaketen arriskuaz ohartarazten duten fitxak jarri.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.