Sexu identitatearen inguruko "XXY" pelikula proiektatuko dute gaur, 21:30ean gaztetxean

plaentxia_com 2014ko urr. 15a, 08:00

Urriko film emanaldien barruan, sexu identitatearen inguruan Lucia Puenzok zuzendutako "XXY" pelikula (2007, 87min) proiektatuko dute gaur, 21:30ean gaztetxean.  Alex izeneko nerabeak sekretu bat du. Jaio eta gutxira, gurasoekin batera "mundutik aparte" dagoen etxetxo batera doa bizitzera. Egun batean, gurasoen lagun batzuk beren semearekin doaz bisitan. Alvaron (bisitan doan nerabea) eta Alexen artean berehalako erakarpena sortuko da, eta inork aurre egin nahi ez dion egoerari aurre egin beharko diote.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.