Soraluze Beldur Barik: sormen lanak lehiaketara aurkezteko epea zabalik

plaentxia_com 2014ko urr. 13a, 08:00

Azaroaren 12an itxiko dute indarkeria sexista gaitzesteko eta "beldur barik" bizitzeko jarrerak azaleratzeko antolatutako bideo-sormen lehiaketa. 12 urtetik goragoko herritar guztiek hartu dezakete parte eta lanak adierazpen artistiko oro erabilita gauzatu ahal izango dira, betiere, euskarri digitalean aurkeztuta (film-laburra, bideoklipa, lip-dubak, errezitatutako poemak...). Proposamenak www.beldurbarik.com webgunean eskegi eta lan onenak azaroaren 20an sarituko dituzte, 150 eurorekin. Ikusi iaz saritutako lana!

 

BELDUR BARIK LEHIAKETA SORALUZEN

Aurten ere Soraluzen, Beldur Barik lehiaketa antolatuko dugu. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa. 

Parte hartzaileak: lehiaketara 12 urtetik gorako pertsonak aurkeztu ahalko dira, baina Soraluzeko sarietarako Soraluzen erroldatutakoak baino ez dira kontuan hartuko.

Soraluzeko sariak:

1.   Kategoriako saria (12-17 urte): 150€

 

2.   Kategoriako saria (18 urtetik gora): 150€

Soraluzeko sari banaketa azaroaren 20an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Zinean.

 

Nola parte hartu: Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa osorik bete beharko dute. Formularioa bete eta bidali ondoren, erantzun automatikoa jasoko dute, jaso dugula baieztatzeko.

Halere, lehiaketan parte hartzeko betekizun guztiak betetzen direla egiaztatu arte (lehiaketako oinarrien 4. atala), Beldur Barik jarrera! lehiaketako antolatzaileek ez dute lana Beldur Bariken webgunean eta sare sozialetan erakutsiko.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab.

 

Lehiaketa bikoitza da: alde batetik, Berdinsareak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatutakoa eta, bestetik, Soraluzeko lehiaketa. Bietan arauak berberak dira.

Aurkezteko epea azaroaren 12an amaitzen da.

 

Lehiaketa orokorraren sariak:

·      1. kategoriako saria: 500 €

·      1. kategoriako aipamen berezia: 300 €

·      2. kategoriako saria: 500 €

·      2. kategoriako aipamen berezia: 300 €

·      Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari*: 300 € + aukeratutako lanaren hedapena jaialdi desberdinetan (oraindik zehazteko dago). 

·      Herriaren saria*: 300€

 

Lehiaketa orokorreko proiektu irabazle guztien epaia azaroaren 29an emango da jakitera, Urola-Garaiko Mankomunitatean egingo diren Beldur Barik topaketetan (sari banaketa Urretxuko udalerrian egingo da).

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak: www.beldurbarik.org edo gurekin harremanetan jarri:

Beldur Barik Soraluze

Telefonoa: 943753043

E-maila: berdintasuna@soraluze.net

(Yoana- Berdintasun teknikaria)