Gaztañerre "elkarrekin eta auzolanean" prestatzeko batzar irekia astelehenean, 19:00etan udaletxean

plaentxia_com 2014ko urr. 10a, 12:11

Urtero-urtero herri mailan Gaztañerren inguruko ekitaldiekin kartel bateratu bat atera ohi izan dute herriko eragile eta elkarteek eta aurtengoan ere, ildo beretik jotzeko asmoa erakutsi dute udalak eta Pil-pileanak: "herrittarrendako euskarri bakarrean Gaztañerre horren berezi egiten duten ekitaldi, ekimen, tailer eta dinamika ezberdinak batu eta egitaraua osatu nahi dugu. Hartara, astelehenean (urriak 13) 19:00etan saio aretoan egingo dugun batzar irekian parte hartzera animatu nahi ditugu ekimenetan parte hartu edota hauek antolatzeko asmoa dutenak”. Barruan oharra

 
 
"Kaixo!
Zelan? Ikasturte barrixari martxia hartuta?
Gaztañerre eguna hurbilduz doia, gero eta gertuago dakagu Soraluzendako horren berezixa bihurtu dan sasoia. Eragile eta norbanako asko gara Gaztañerren bueltan ekimen andana antolatzen dogunak eta beraz aurtenguan, modu ordenatu eta aberasgarrixao batian antolatzia pentsatu dogu.
Urtero-urtero herri mailan Gaztañerren inguruko ekitaldixekin kartel bateratu bat ataratzen dogu. Eta aurtenguan be ildo berdinetik jotzeko asmua dago. Herrittarrendako euskarri bakarrian Gaztañerre horren berezi egiten deben ekitaldi, ekimen, tailer eta dinamika ezberdinen berri emotia, litzake helburua. Dana dakagu irabazteko, beraz!
Hori elkarrekin eta auzolanian egiteko, ASANBLADA DEIALDI BAT egitia pentsatu dogu Soraluzeko Udalak eta Pil Pilean Euskaldunon Elkartiak.
- Urrian 13an, astelehena, 19.00etan Udaletxeko Pleno Aretuan.
Beraz, bertan elkartuko garalakuan! Segi zuen ingurua kolorez, mugimenduz eta sormenez koloreztatzen!"

Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Kultura batzordiak
Pil Pilean Euskaldunon Elkartea