Iker Laurobak Harkaitz Canorekin elkarkanean osatutako diskoa aurkeztuko du domekan Gaztelupen

plaentxia_com 2014ko urr. 10a, 10:32

Nerea Lasagak lagunduko dio txeloarekin eta Leire Berasaluzek egingo dizkio koroak. Emanaldia 13:00etan hasiko da, Gaztelupeko Vermouth Musikalaren barruan, tabernako terrazan. 
 

 
Iker Lauroba talde ugarietan ibilia den musikari eta musikagile donostiarra da. Talde askotatik pasa ondoren (Hamaika Bide, Utikan, UK Bill…), Haritz anaiarekin batera Lauroba taldea sortu zuen 2004 urtean, eta orain, bakarkako diskoa prestatzen dihardu. Tajon Prieto y los Kuajalotes taldeko bajista ere bada, eta Tristan Crowley irlandarraren emanaldietan pianoa eta gitarra jotzeaz arduratzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.