Jokin Muñozek Bartzelonako Iromanean parte hartu du eta 45.na sailkatu da bere kategorian

plaentxia_com 2014ko urr. 9a, 08:30

Jokin Muñozek bere lehen Ironmana osatu zuen Bartzelonan, joan den urriaren 5ean. 3,8 kilometro igerian, 180 kilometro bizikletan eta 42 kilometro korrika egin zituen. Guztira, 2600 lagunek hartu zuten irteera eta Muñoz 605. postuan sailkatu zen, bere kategorian 45.na, froga osoa 10 ordu eta 27 minututan burututa. Igerian ordubete eta laurden pasatu zituen, bizikletan 5 ordu eta 22 minutu eta 3 ordu eta 43 minutu korrika. Ikusi argazkiak!

 

 

"Oso sentsazio onekin" bukatu zuen Bartzelonako Ironmana Jokin Muñozek. Soraluzen bizi den mendaroar honek duela bi urte ezagutu zuen triatloien mundua eta azken hilabeteotan Eibarko duatloiean eta baita, Debako, Bilboko, Zarautzeko eta Donibaneko triatloietan korritu badu ere, Ironmanean parte hartzearekin batera aspaldian zehaztutako erronka bete du: bere lehen Ironmana gainditzea.

Urriaren 5ean, goizeko 9:00etan ekin zion igeriko froga gainditzeari eta lasterketak eskatzen dituen 3,8 kilometroak ordubete eta laurdenean osatu zituen. Ondoren, bizikleta frogan, bost orduz eta hogeita bi minutuz aritu zen pedalei eragiten, harik eta frogak eskatzen dituen 180 kilometroak bete zituen arte. Azken zatiko 42 kilometroak korrika pasatu zituen eta Ironman osoa 10 ordu eta 27 minututan burutzea lortu zuen, irabazlea baino bi ordu beranduago helmugaratuta. Guztira, 2600 lagunek hartu zuten irteera eta Jokin Muñoz 605. postuan sailkatu zen, 45.na bere kategorian.

Neguko duatloiak eta Gasteizko Ironmana jomugan

Froga honek lagatako aho zapore gozoari tiraka, “piskat deskantsatu eta datorren denboraldia prestatzen hastea“ du buruan. “Neguko duatloietarako prest egotea” eta “Gasteizko Ironmanean lehiatzea” gustatuko litzaiokeela azaldu du. Aurretik eta deskantsurako tarteaz aprobetxatuz, azken hilabeteotan bere ondoan egon diren lagun eta senideei bere eskerrik beroenak helarazi nahi dizkie; “frogan parte hartzera eta aurre egitera animatu bainaute”.

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}