Bihar Soraren kamiseta jantzi eta 11:00etan egingo den kalejiran parte hartzera deitu dituzte zaleak

plaentxia_com 2014ko urr. 10a, 08:00

Aurtengo denboraldian Soraren kamisetarekin lehiatuko diren taldeen aurkezpena egingo du futbol taldeko zuzendaritzak bihar, goizeko 11:00etan Plaza Zaharrean. Jokalariak banan-banan aurkeztu ondoren, zale eta gurasoekin talde argazkia ateratzeko nahia erakutsi dute arduradunek. Hartara Soraren kamiseta janztera animatu nahi dituzte eta aurretik egingo den triki-kalejiran parte hartzera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.