Euskara ikasten hasi nahi duten etorkinek izen-ematea zabalik dute Aisa ikastaroan

plaentxia_com 2014ko urr. 9a, 08:00

Udalak antolatutako ikastaroan izena ematen dutenek gizartea ezagutzeko aukera ematen duten hainbat gai motibagarri landuko dituzte: aurkezpenak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, azoka... eta ariketen bitartez, gai horietako hiztegia eta oinarrizko ulermena (kaleko errotuluak, kartelak...) landuko dituzte. Ikastaroa azaroan hasi eta martxora bitartean luzatuko da, astean 4 orduz eta izen-ematea udaletxera deituta (943 753043) edo bertatik pasatuta egin daiteke, urriaren 31a baino lehen, dohainik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.