Bisita gidatu bat gehiago egingo da zapatuan gazteleraz, Dolmenen Ibilbidean zehar

plaentxia_com 2014ko urr. 8a, 08:00

Arribiribilletako zutarria tentetu zenetik izugarrizko arrakasta izaten ari dira Dolmenen Ibilbidean zehar egiten ari diren bisita gidatuak. Irteera bakoitzean gehienez 25 lagunek hartu dezakete parte eta urriaren 5eko gaztelerazko saiorako 34k eman zuten izena. "Jendea kanpoan lagatzea egokia ez dela" iritzita, arduradunek zapatuan (urriak 11) gaztelerazko beste irteera bat egitea erabaki dute. Euskarazko azken bisita gidatua berriz, domeka honetan (urriak 12) egingo da, goizeko 10:00etan Karakateko aparkalekutik abiatuta. Izen-ematea 695783656 telefonora deituta egin daiteke. Ikusi iraileko bista batean ateratako argazkiak

{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}