Erregionalak 3na berdindu du Armagiñarekin, bi jokalari gutxiago izanda ere

plaentxia_com 2014ko urr. 7a, 08:15

Azken jardunaldia puntuz ez da oso aberasgarria izan baina Sorako jokalariek guztia eman dute berdeguneetan. Erregionala Armagiñen aurka neurtu zen Unben eta azken minutuetan markagailua 3na berdintzea lortu zuten, bi  jokalari gutxiagorekin jokatuta. Preferenteak bana berdindu zuen Urolarekin baina hala ere, sailkapeneko lidertzan dago, 7 puntu batuta. Irudian: Erregionala eta Armagiñaken aurkako neurketa              Iturria: Alex Gonzalez

 

Preferenteak bana (1-1) berdindu du taldeko bigarrena den Urolarekin eta jasotako puntu horrekin sailkapeneko buru izaten jarraitzen du. Bere atzetik daude Urola, Getariako, Zumaiako eta Tolosa, guztiak 7 puntura berdinduta. Datorren zapatuan (urriak 11) Mutrikuren zelaian neurtuko dituzte indarrak, arratsaldeko 16:30ean.

Erregionaleko bi jokalari berdegunetik kanporatu zituen epaileak baina, hala ere, markagailua irauli eta 3na berdintzea lortu zuten Armagiñak talde eibartarrarekin. Momentuz, Urki eta Arizmendiren aurretik bosgarrena da sailkapenean 2 puntu batuta. Bergara dago lidertzan, 9 punturekin. Zapatuan (urriak 11) 18:00etan lehiatuko dira Eibartarrak taldearen aurka Ezozin.

{mosimage}

{mosimage}

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jubenilek 4-2 galdu zuten Bergararen zelaian eta 3 punturekin seigarrenak dira sailkapenean. Beraien alde esatea, Bergara taldeko burua dela 9 punturekin. Mondragon eta Arizmendi daude Soraren atzetik sailkapenean, 1 eta 0 punturekin. Datorren zapatuan (urriak 11) Mondragon hartuko dute Ezozin, 15:45ean.

Kadeteek lortu dute asteburuko garaipen bakarra, 2-0 Arizmendiren aurka. Poltsikoratutako 3 puntuei esker sailkapenean gora egin dute eta Arizmendiren aurretik azkenurren sailkatu dira. Aloña Mendi dago lidertzan, 6 punturekin eta hain zuzen bere aurka neurtu beharko dituzte indarrak domekan (urriak 12) 10:00etan Oñatin.