Ingelesez mintza praktika egiteko interesa duten herritarrak zenbat diren jakin nahi du Udalak

plaentxia_com 2014ko urr. 7a, 08:05

Zenbait herritarrek ingelesa praktikatzeko mintza praktika saioak antolatzeko egindako eskaeren aurrean, ezer antolatu aurretik herritarren artean halako saioekiko interesik dagoen jakin nahi dute udaletik. Horregatik, mintza praktikak ingelesez egin nahi duten herritarrei udaleko harrera leihatilara gerturatzea edo udala@soraluze.net e-mailera mezua bidaltzea eskatu nahi diete. Taldea osatzeko moduko eskaerarik balego, udala arduratuko da dena koordinatu eta antolatzeaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.