"Udal tasa eta zergen izoztea eta etxe hutsei aplikatzen zaien errekargua kentzea eskatzen dugu" EAJ

plaentxia_com 2014ko urr. 7a, 08:00

EAJ udal taldeak prentsa ohar bitartez jakinarazi du 2015. urteko ordenantza fiskalei dagokionean, udal zerga eta tasen izoztea proposatzen duela. Hutsik dauden etxebizitzen kasuan udal gobernuak ezarritako %75ko errekargua bertan behera lagatzea ere planteatzen du, Iker Aldazabalen esanetan "neurri honek helburu bakarra baitauka: dirua biltzea, ez beste ezer”. "Azken urte hauetan pairatzen dugun krisi ekonomikoak salbuespen egoerara eraman gaitu, ondorioz salbuespenezko neurriak hartu beharra dago" gehitu du. Prentsa oharra barruan

 

EAJren prentsa oharra:

 

 

SORALUZEKO EAJk UDAL ZERGA ETA TASEN IZOZTEA PROPOSATZEN DU

 

Bestalde, hutsik dauden etxebizitzei udalak ezarritako %75ko errekargua kentzea planteatzen du. Iker Aldazabalen esanetan “helburu bakarra baitauka,  dirua biltzea, ez beste ezer”

Soraluzeko EAJko Udal taldeak aurreko urteko koherentzia bera mantenduz, 2015. urteko ordenantza fiskalei dagokionean, udal zerga eta tasen izoztea proposatzen du. Bestalde, hutsik dauden etxebizitzen kasuan, udal gobernuak ezarritako %75ko errekargua bertan behera uztea planteatzen du.

Bozeramaile Jeltzalea den Iker Aldazabalek, bere proposamena babestu du esanez “azken urte hauetan pairatzen dugun krisi ekonomikoak salbuespen egoerara eraman gaitu, ondorioz salbuespenezko neurriak hartu beharra dago. Bestalde kontutan hartuta Soraluzeko langabezi tasa %18,1koa dela, Gipuzkoako udalerrietatik altuena, udalak ezin du beste alde batera begira egon egoera latz honen aurrean.” Beraz beharrezkotzat ikusten dugu herritarrek jasaten duten  presio fiskala arintzea.”

Bestalde, hutsik dauden etxebizitzei ezarritako %75ko errekarguak “helburu bakarra dauka,dirua biltzea, ez beste ezer”

Adierazpen hauen oinarrian, mahai gaineratu du,ondorengo datuak daude. 2013an, 22.676€tako diru sarrerak izan zituen udalak 234 etxebizitzei aplikatu baitzitzaien errekargua, 2014an aldiz, 17.282€ etxebizitza kopurua 176ko izan baitzen.

Aldazabalek gaineratu du, ”lehenengo irakurketa batean pentsa dezakegu udalak harturiko neurriak eragina izan duela hutsik dauden etxebizitzak merkaturatzen baina jakin badakigu erraz ekidin daitekeela neurri hau, hutsik dagoen etxebizitzan erroldatuta, ondorioz neurriak ez du eraginik izan”

Ildo beretik jarraituz, gogorarazi du, hutsik dauden etxebizitza hauek merkaturatzeko,udalak 2014ko aurrekontuetan 10.000€tako partida bat zehaztu zuela helburu hau lortzeko. “Urte luze bat igaro ondoren udal gobernuak ez du ezertxo ere egin gai honen inguruan eta partidak bere osotasunean jarraitzen du” amaitu du.