"Desentxufatuak" antzezlana gaur, 22:15ean Antzokian ikusgai

plaentxia_com 2014ko urr. 3a, 08:05

Euskaltegian 40 urte daramatzaten bi euskara ikasleren obsesio, kexa eta frustrazioak taularatuko dituzte Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak gaur, “Desentxufatuak” umorezko antzezlanean. “Euskara Sencilloaren Manifestua” eta “Larruaizetara” antzezlanen eszenarik arrakastatsuenak aurkeztuko dituzte Antzokira hurbiltzen diren ikusleen aurrean. Emanaldia 22:15ean hasiko da eta sarrerak 3 euro balio ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.