Iñigo eta Alonso daude Gaztelupeko I. Mus txapelketako lehen postuan

plaentxia_com 2014ko urr. 2a, 13:23

Joan den domekan ekin zioten Gaztelupeko I. Mus txapelketako lehenengo jardunaldia jokatzeari. Zortzi bikote lehiatu ziren eta lehenengo lauek eraman zituzten sariak etxera. Iñigo eta Alonso lehenengo lekuan sailkatu ziren, Txo eta Gordy bigarrenean, Varela eta Victor hirugarrenean eta Imanol eta Eli laugarrenean. Domeka honetan (urriak 5) jokatuko da hurrengo jardunaldia eta lehiaketa abenduaren 14a bitartean luzatuko da. Irabazleak 500 euro eta txapela jasoko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.