"Herriko guneek pairatzen duten utzikeria eta arduragabekeria salatu nahi dugu" EAJ

plaentxia_com 2014ko urr. 1a, 08:30

Zaharren egoitzako lur jausia gertatu zenetik "urtebete pasatu dela eta harriak erretiratu gabe daudela" adierazi du bozeramaile jeltzaleak prentsa ohar bitartez. Ezoziko parkeaz, Atxuriko iturriaz, futbol zelai inguruaz, bidegorriaz eta fatxaden egoerez ere kexu da Aldazabal jeltzalea. "Herriko kaleak pairatzen duten mantenu ezaren aurrean, Bilduren Udal Gobernuaren utzikeria eta arduragabekeria salatu eta behingoz, neurriak har ditzala eskatu nahi diogu". Barruan prentsa oharra

EAJren prentsa oharra eta erredakziora bidalitako argazkiak:

 

EAJk HERRIKO GUNEEK PAIRATZEN DUTEN “UTZIKERIA ETA ARDURAGABEKERIA”  SALATZEN DU 

 “Urtebetera goaz, Zaharren egoitzako lur jausia gertatu zenetik eta oraindik ere ez da erretiratu” adierazi du, Iker Aldazabalek

Herriko kaleek pairatzen duten mantenu ezaren aurrean, berriz ere, Soraluzeko EAJ-PNV udal taldetik “Bilduren udal gobernuaren utzikeria eta arduragabekeria salatzen dute”. Eta behingoz, galdatu diote, hartu beharreko neurriak hartu ditzala egoera honi aurre egiteko.

Bozeramaile Jeltzalea den, Iker Aldazabalek jakinarazi du, urte hasieran Zaharren Egoitzako aldapan zegoen lur jausiaren berri eman zutela, lur jausia 2013ko azaroan gertatu zen. “Urtebetera goaz eta oraindik ez dute lur jausia erretiratu, ez dakigu noiz bidaliko duten udal brigada lan hau burutzera”.

“Bestalde, gaineratu du, egiaztatu dugu Soraluzeko bizilagunen artean dagoen kezka eta haserrea,  Atxuriko iturriak duen itxura negargarriarengatik” edota Ezoziko parkeak duen mantenu ezagatik, Futbol zelaiko inguruek eta bertako iturriak jasaten duen egoeragatik, Gabolats goiko kaleko gune berdeen eta bidegorri sarrerako bankuen egoeragatik ere. Eta ez dugu ahaztu behar, urtero bezala, udalak ez duela ezertxo ere egiten herriko gune desberdinetan dauden armiarma sareei aurre egiteko”.

Azkenik  gogoratu du udal brigadak, ekin ziola fatxada eta paretetako pintadak kentzeari “badirudi momentuko neurria  izan zela, kontutan edukita jardun hori bertan behera gelditu dela. Tamalez, berriz ere, agertzen hari dira pintada eta grafitiak herrian” Ondorioz, berriz ere, udal gobernuari eskatu dio neurriak hartu ditzala herriko estetika mantendu eta zaintze aldera”.

Soraluzeko EAJ

 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}