Madrilen bizi diren plaentxitarrek bazkaria egin zuten Las Rozas-eko "Soraluze" jatetxean

plaentxia_com 2014ko ira. 30a, 13:04

Jesus Etxeberriak Madrilen duen "Soraluze" jatetxean bazkaltzeko elkartu ziren bertan bizi diren plaentxitarrak. Mahaiaren bueltan hamazazpi lagun batu ziren, herritarrak eta euren bikoteak tarteko. Datorren urtean topaketa errepikatzeko asmoa dute, iraileko hirugarren asteburuan.
 
 
Argazkian, ezkerretik eskumara:
Zutik: Marisa*, Alicia Aristi, Amaia Iraeta, Cristina Agirregomezkorta, Ana Parra*, Maite Iraeta, Nerea Torrano, Kristina Gallastegi, Izaskun Gartzia, Carlos Gurucharri*. Makurtuta: Santi Lazkano*, Ramón Aranzasti, Aitor Gabilondo, Jesus Etxebarria, Miguel González, Santi Sanz* eta Alberto Madrid.
(*) ez dira plaentxiatarrak
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.