Urriaren 15ean Itxaropenakoekin Laguardiara juateko aukera

plaentxia_com 2014ko ira. 30a, 08:00

Santa Maria Elizako ataria bisitatuko dute herriko jubilatuek urriaren 15ean. 9:00etan herritik abiatu eta Marixa jatetxean egingo dute hamaiketakoa. Laguardiatik bisita gidatua egin ostean, eguerdiko 14:30ean Marixa jatetxera itzuliko dira bazkaltzera (zainzuriak, kukuluak, pikilo pastela, barazki menestra, bildots errea eta entsalada, etxeko tarta eta kafea). Bazkalosterako dantzaldia antolatu dute. Irteerak 26 euroko prezioa du, autobusa eta bazkaria barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.