Berbalagun egitasmoan izena emateko epea zabalik dago

plaentxia_com 2014ko ira. 29a, 13:02

Biderkatu euskara mintzalagunen magiarekin ikasturte berrian Berbalagun egitasmoa zabaltzeko aukeratu duten leloa. Astean ordubetez elkartu eta euskara praktikatzeko aprobetxatzea da egitasmoak proposatzen duena. Soraluzeko Berbalagun egitasmoan parte hartu nahi izanez gero, Pil-pileanera, AEKra edo udaleko euskara zerbitzura jo behar da. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 31ra arte. Irudia: Biderkatu euskara kanpainaren irudia.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.