Soraluzeko Udalak emakume eta gizonen arteko I. Berdintasun Planaren ebaluazioa egin eta II. Berdintasun Plana prestatzen dihardu. Emaitza eraginkor eta errealak atera ahal izateko, iraila eta urrian zehar hiru bilera ireki egingo ditu. Lehena ostegun honetan izango da (irailak 25) eta gizarteratzea eta enplegua landuko dituzte bertan. Hurrengoak irailaren 29an eta urriaren 6an izango dira eta hezkuntza, gazteria, kultura eta kirola izango dira jorratuko dituzten gaiak.