TAIKO, danbor japoniarrak joten ikasteko tailerra antolatu dute urriaren 18rako

plaentxia_com 2014ko ira. 23a, 08:00

Isabel Romeo SEIWA TAIKO taldeko sortzaile eta partaideak, danor japoniarrak joten ikasteko tailerra eskainiko du Soraluzen urriaren 18an. Ikastaroa ordu eta erdiz luzatuko da eta 30 euroko prezioa du. Danbor eta makilak (bachi-ak) irakasleak berak ipiniko ditu eta parte hartzaileei arropa erosoak eraman ditzaten eskatu nahi diete. Izen-ematea domentx@gmail.com helbidean egin behar da, lehenbailehen. Irudian: Romeo irakaslea, danborra joten
 
 
 
 
TAIKOA bi pertsonekin praktikatzen (Chieko Kojima, Hana Hachijo estiloan joten):
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.