Udalak bidalitako prentsa oharra:
Datorren astetik aurrera Arane Kiroldegian egin den rokodromo berria erabilgarri egongo da nahi duen herritar ororentzat. Rokodromo berriarekin Kiroldegian orain arte egon den eskaintza zabaldu nahi izanda, kontuan izanda eskalada soraluzetar askok praktikatzen duen kirola dela.
Iraileko
lehenengo astean hasi ziren lanak eta 27.500euroko inbertsioa egin da.
Boulderrak 3,5 metroko altuera dauka eta 95 metro karratuko azaleran eskalatu daiteke.
5 metro karratuko sabai horizontala eta hainbat desplome ere baditu, -10ºtik
-60ºrainokoak. Guztira 600 presa ditu boulderrak.
Irailaren 24tik aurrera rokodromoa herritar orok erabiltzeko moduan izango da. Estreinaldia ospatzeko multikirolak programaren baitan haurrek ere eskalada praktikatzeko aukera izango dute. Rokodromoa kiroldegiko ohiko ordutegian erabaili ahal izango da.
Kiroldagiko eskaintzaren zabalpena
Bestalde,datozen hilabeteetan Kiroldegiko eskaintza hobetzeko
asmoz hainbat berrikuntza egingo dira. Batetik, rokodromoaren gisan, kirol jarduera
berriak egiteko eskaintza zabalduko da Kiroldegi gaineko espazioa eta “U”-ko espazioa
baliatuz. Urbanizazio lanak udazkenean egingo dira eta kirol instalazio berri guztiak
2015ko negurako egongo dira prest.
Bestetik, ordutegiak zabaltzeko asmoa du Udalak, herritarren
eskariei men eginez. Egunero ordu gehiagoz zabaltzeaz gain, neguan zapatu arratsaldetan
eta udan, abuztuan bi astez ere Kiroldegia zabalik egotea aztertzen ari gara.
Datozen asteetan asmo hauen berri zehatzagoak emango ditu
Udalak. Guzti horrek eskatuko duen inbertsio ekonomikoari
aurre egiteko, bazkidetza kanpaina jarriko da abian udazkenean.
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}