Eskoziako bandera jarri dute udaletxean, eta elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako

plaentxia_com 2014ko ira. 18a, 16:39

Udal gobernu taldeak Eskoziar herria zoriondu nahi du “libreki etorkizuna erabakitzeko burutzen ari diren ariketagatik”. Bere babes eta elkartasuna adierazteko gainera, Eskoziar bandera jarri du udaletxeko balkoi nagusian eta elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, 19:00etan Plaza Barrixan “herriak erabaki” lelopean. “Eskoziarrak, dagoeneko beren herriaren etorkizunaren jabe dira, eta laster batean, Katalunia, Euskal Herria eta munduko hainbat naziok ere eskubide hori egikarituko dugu” aipatu dute prentsa ohar bitartez.