Lehen sorospen eta sorosle ikastaroan izen-ematea zabalik

plaentxia_com 2014ko irailaren 17a

Irailaren 22an hasi eta urriaren 10a bitartean lehen sorospen eta sorosle ikastaroa eskainiko du DYAk Eibarren. Saioak DYAk Eibarren duen bulegoan eskainiko dituzte (Paguey 5, behea), 19:00etatik 21:00ra bitartean. Ikastaro bukaerako frogak gainditzen dituenak gainera, sorosle titulua eskura dezake. Matrikulak 110 euroko prezioa du eta izen-ematea 943 464622 telefonoan egin behar da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.