%75etik beherako okupazioa du herriko haurreskolak

plaentxia_com 2014ko ira. 17a, 08:05
Zazpi umek eman dute izena lehen hiruhilekoan, 4 "0" urteko gelan eta 3 "1" urteko gelan. Matrikulazio epea urriaren 1etik 10era zabalduko bada ere, “plaza hutsak daudela” eta “haurreskolan berehala hasi nahi dutenek oraindik aukera badutela” azaldu dute arduradunek. Izen-ematea eskolan bertan egin behar da. Argibide gehiagotarako: 943 751332.