Kiroldegiko rokodromo berria urrian zabalduko da

plaentxia_com 2014ko irailaren 17a

Datorren astean rokodromo berriaren lanak bukatuta, urrian zabalik egotea aurreikusten dute arduradunek. Lehen pisuan kokatu dute, lehengo aerobic gela zenaren ormetan eta kiroldegiak duen ordutegi berbera izango du: astegunetan 8:30etik 21:30era eta asteburuetan 9:00etatik 13:00ra. Bazkideek dohainik izango dute rokodromorako sarbidea, gainontzekoek sarrera ordaindu beharko dute eta 16 urtetik beheragokoak heldu batek lagunduta aritu beharko dira. Irudian: rokodromoko lanak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.