Sorako taldeak urriaren 4an aurkeztuko dituzte jendaurrean

plaentxia_com 2014ko ira. 16a, 12:29

Iaz baino bi talde gutxiago arituko dira aurten, lau guztira; jokalari faltagatik Kadete nesken taldea eta Infantil mutilena sortzerik izan ez baitute. Hala ere, Infantilen izen-ematea zabalik dago oraindik eta interesatuek Txokora jo dezakete. Ligari dagokionez, zapatu honetan ekingo diote lehiatzeari. Preferenteak etxean jokatuko du Ikasberriren aurka 17:00etan, Erregionala eta Jubenila Arizmendiren aurka neurtuko dira Aretxabaletan eta Kadeteek Antzuola hartuko dute Ezozin, goizeko 11:00etan. Iturria: Mikel Valero

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.