Gaztetxeko taberna zerbitzua 12:00etatik "itxi arte" zabalik

plaentxia_com 2014ko ira. 12a, 15:05

Tardio anaiek kudeatuko dute aurtengo ikasturtean gaztetxeko barra. Sabaiko lanak konponduta, iraila hasieratik normaltasunez ari direla azaldu dute bi arduradunek. Goizeko 12:00etan zabaldu eta itxi arte aritzen dira (eguerdiko orduak barne) eta momentuz, pintxoak, kafeak eta edariak zerbitzatzen dituztela jakinarazi dute. Eguenetan pintxo-potea egiten hasi direla eta asanblada martxan jartzearekin batera egitaraua osatuko dutela ere aipatu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.