Domekan soraluzetarrak, elgoibartarrak eta bergararrak
batuko dira Irukurutzetan, Arribiribilletako zutarria tente dagoelako ospatzeko.
Arduradunek adierazi dute gaizkiulerturen bat medio, jendeak uste ei duela
domekako hamaiketakoa Atxantxaboletan izango dela eta ez dela horrela. Jatekoak
Atxantxaboletan prestatuko dituzte baina hamaiketakoa Irukurutzetan bertan
izango da. Dantzek, historiaren inguruko azalpenek eta umeen jolasek borobilduko dute egitaraua. Herriko irteera ofiziala 9:00etan egingo da, Plaza Zaharretik. Iraila eta urrian zehar mendigainian egingo diren beste hainbat ekimen iragarri ditu Debegesak. Ikusi egitaraua!