“Buru habeak” pinturez eta eskulturez osatutako erakusketa zabalduko du gaur Rosa Etxabek

plaentxia_com 2014ko ira. 15a, 08:00

Aurtengo ikasturteko erakusketen egutegia estreinatuko du Rosa Etxabe etxebarriarrak gaur, “Buru habeak” izenburua duen pintura eta eskultura bildumarekin. Koloretsuak eta biziak dira Etxabek berak ekoiztutako lanak eta material ugariren transformazioak ere ikusiko dituzte bisitariek. Erakusketa hilaren 27a arte dago zabalik, astegunetan 19:00etatik 20:30era eta zapatuetan 12:00etatik 13:30era. Irudian: Rosa Etxabe

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.