Irailaren 27an, goizeko 6:00an abiatuko da aurtengo Marraskilo Tourra

plaentxia_com 2014ko ira. 12a, 08:30

Herriko mendigainak zeharkatzen dituen itzuliaren zortzigarren edizioa irailaren 27an ospatuko da. Mendizaleak Plaza Barritik abiatuko dira goizeko 6:00etan eta 35 kilometroko ibilbidea egin beharko dute itzulia berriz ere hasitako leku berean bukatzeko. Izen ematea www.kirolprobak.com webgunean egin daiteke edo mendi taldekoen egoitzan (Pil-pileanean), martitzen eta eguenetan 19:30etik 20:30era, bazkideek 10 euro eta gainontzekoek 12 euro ordainduta. Egun berean izena eman ezkero berriz, 15 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.