Euskara ikasteko eskaintza zabala, ordutegi malguak eta dirulaguntza ugari

plaentxia_com 2014ko ira. 10a, 14:38

AEK euskaltegiak euskara ikasteko kanpaina berria abiatu du. Soraluzen, bereziki, euskalduntze maila guztiak lantzeko egitasmoa prestatu dute, baita hizkuntza eskakizunak eta on-line ikastaroetarako sarbideak ere. Udalak eskainitako beka sistemaren bitartez, guraso, dendari, langabetu, ikasle eta jubilatuek %100ko dirulaguntza jasoko dute; langileek berriz %50koa. Izen-ematea euskaltegitik pasatuta egin daiteke (Baltegieta 18), martitzen, eguazten edo eguenetan 19:00etatik 20:00ra. Informazio gehiago: 943 751434.
 
Sara Cozar, AEK-ko ikaslea eta aktorea:
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.