“Udalak Gipuzkoako Ur kontsortzioarekin hitzarmena berritu izana positiboki baloratzen dugu” EAJ

plaentxia_com 2014ko ira. 10a, 12:14

Uztaileko udalbatzarrean Bildu eta EAJren aldeko bozkekin berritu zen hitzarmena Gipuzkoako Ur Kontsortzioarekin. EAJren udal taldeko bozeramaileak adierazi duenez, “orain dela 10 urte sinatutako hitzarmenera gehitu da Bildu”. Irudia: Ibaia eta kolektorea. Iturria: EAJ.

 
 
Jeltzaleen udal taldearen bozeramaileak -Iker Aldazabalek- jakinarazi du, hitzarmena berresteak “Uraren kudeaketa integrala” suposatzen duela (kontagailuen irakurketa, ordainagirien kudeaketa, ur sarearen horniketarako beharrezkoa den mantentze eta inbertsio lanak…etb) udalak lagapen honegatik 153.923€ tako diru sarrera izango duelarik.  “Orain dela 10 urte sinatutako hitzarmenera gehitu da Bildu”
 
Bestalde, gogorarazi du, orain dela 10 urte sinatu zen hitzarmenak posible egin duela “Carmelo Mendizakaletik Errekalderarteko kolektorea, eta baita Igaratetik Maltzara bitartekoa ere. Azpiegitura berri honi esker herriko ur zikinak bideratuta gelditu dira, nabarmena delarik Deba ibaiak izan duen bilakaera azken urteotan”.
Azkenik, zinegotzi jeltzaleak adierazi du pozten dela “Ezker Abertzaleak behingoz, oposizioan zegoeneko aldarrikapen demagogikoak alde batera utzi” dituelako. Esaterako, “Uraren kudeaketa Kontsortzioaren esku lagatzeak zerbitzuaren pribatizazioa eta hipotekatzea suposatzen zuenaren argudioa, edota “baieztatzen zutenean Udalak eta Kontsortzioak dirua irabazteko, Soraluzetarrek boltsikoak hustu beharko zituztela”.

“Berdin jokatzeko aukera izan dugu, baina ez dugu egin, pentsatzen baitugu, Udalaren eta zinegotzien eginbeharra herriaren eta herritarren alde lan egitea dela, proposamenak eta ekimenak aurkeztuz bai gobernuan egonda edo eta oposizioan”.