Zapatuan mendi taldeak deituta egin zen irteeran eta osteko herri-kiroletan gogotik gozatu zuten bertaratu zirenek. Gaueko erromeriara gazte kuadrila batzuk hurreratu ziren baina dantzarako animo handirik barik. Domekan berriz, eguraldi onarekin hasi zen eguna eta paella eta mus lehiaketetan giro bikaina izan zen, arik eta arratsaldeko lau t'erdiak aldera zaparrada galanta bota zuen arte. Irudia: Zapatuko herri-kirolak.