Soraluzetarrak, elgoibartarrak eta bergararrak batuko ditu zutarriaren bueltan. Dantzak, historiaren inguruko azalpenak, salda eta umeendako jolasak antolatu dituzte eguerdi alderako. Herriko irteera ofiziala goizeko 9.00etan egingo da Plaza Zaharretik, mendi taldeak deituta. Irailean eta urrian zehar mendigainean egingo diren beste hainbat ekimen iragarri ditu Debegesak: domeketako bisita gidatuak eta BTT martxa urriaren 19an. Marrazkilo Tour berriz irailaren 27an egingo da. Irudia: Kartela, erromeria iragarriz.