Tente da berriz Arribiribilletako zutarria 4000 mila urteren ostean

plaentxia_com 2014ko ira. 3a, 19:27

Zementuzko armazoia jarriko diote inguruan zutarriari tente eusteko. Aranzadi zientzia elkarteak adierazi duenez Dolmenen ibibildean dauden monumentu megalitikoak “balioan jartzeko” helburua du ekimenak. Irailean zehar, erromeria eta bisita gidatuak antolatuko dituzte. Irudia: harria zutitu duten momentua.

 
 
Altxatzea 12:00etan egitea aurreikusi badute ere, azkenean Elosutik etorri den eskabadora atzeratu egin da eta 15:00ak aldera altxatu dute azkenean.  Zutarria altxatzeak ikusmin handia piztu du eta kazetari asko hurreratu dira ekimena jarraitzera: ETB, Goiena, Berria, DV, NG, Argazki Press eta Pil-pilean ere bai, noski. Lanean berriz, Aranzadiko kideekin batera, Debegesako teknikariek jardun dute eta baita inguruko ardura duen basozainak, Debemen eta Bergarako brigadetako langileekin batera.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
 

 

Barandiaranen aurkikuntza
Monumentua 1921 urtean aurkitu omen zuen Jose Migel  Barandiaranek eta inguruan dagoen tumulu eta dolmen ugarietako bat da Aranzadik jakinarazi dutenez. 4.000 urte baino gehiago omen ditu. Altxatzea Bergara, Elgoibar eta Soraluzeko Udalen, eta Debegesa Garapen Agentziaren eta Foru Aldundiaren ekimenez gauzatu da. 

 

Erromeria eta bisita gidatuak irailean
Irailaren 14an zutarria altxatu izana ospatzeko erromeria antolatu dute hiru herriotako udalek Debesarekin. Beste hainbat ekimekin batera Soraluzeko dantzari eta txistulariek parte hartuko dute erromerian eta Atxantxaboletakoek banatuko dute salda eta txorizoa. Hiru herrietako mendi taldeek ere parte har dezaten bilerak egiten dihardu Debegesak. Herrian Ingurumena eta kirola uztartzeko Alkarrekinen baitan sortutako lan taldeak koordinatuko du ekimena.

 

Bisita gidatuak ere antolatu dituzte iraileko domeketarako, ondarea hobeto ezagutarazteko asmoarekin. Guztira lau irteera antolatu dira, horietako hiru euskaraz (irailak 21 eta 28, eta urriak 12) eta beste bat gazteleraz (urriak 5). Irteerak doan izango dira baina aldez aurretik izena ematea komeni da. Parte hartu nahi duten herritarrek bi telefono hauetako batera deitu behar dute: 695 783 656695 783 656 / 943 77 91 28. Informazio gehiago: www.debabarrenaturismo.com.