Bluesak eta erromeria zapatu gauean... "santuei" burua mozten dieten auzoan

plaentxia_com 2014ko ira. 2a, 12:14

Krabelinatxerako igoeraren ostean hasiko dira jaiak San Martzialen. Herri-kirolak, kontzertuak, dantzak, toka... Paeila lehiaketa ere antolatu dute domekarako eta parte hartu nahi duenak 683520888 zenbakira deitu behar du. Irudia: Jendea iazko jaietan.

 
 
 
SAN MARTZIALGO JAIAK
Irailak 6, zapatua
10.00 Krabelinatxera (607m) igoera, San Martzialgo IV. mendi itzulia
- Irteera Gilanerako zubia
- Helmuga San Martzialgo plazan
- Bakoitzak bere bazkaria eta edaria eraman behar ditu
17.00 Jaien hasiera
Umeendako herri-kirolak eta jolasak
19:30 Afal-aurreko erromeria
23:00 Behi Bi Blues eta Honat taldeen kontzertuak
00:00 Karidadeko salda egiten hasi
{mosimage}
 
Irailak 7, domeka
12:30 Meza
13:00 VI. Paeila lehiaketa
- Bikote bakoitzak parte hartzeko 10 € ordaindu beharko ditu
- Izen emateak egunean bertan edo aurrez 683520888 telefonora deituz
- Bikote bakoitzak bere paeila egiteko beharrezkoa den generoa ekarri beharko du, nahi beste jenderendako
- Ogia eta postrea antolakuntzak jarriko du
13:15 Dantza erakustaldia Soraluzeko dantzariekin
14:30 Paeila bazkari herrikoia
16:30 Mus txapelketa
17:00 Toka lehiaketa
18:00 Zezentxoak eta pottokak
 
SAN MARTZIAL JAIEN ANTOLATZAILEAK 
 {mosimage}