Arranoa konfiskatzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak 'herriko tabernen' auziko epaian

plaentxia_com 2014ko ira. 1a, 12:37

35/02 sumarioaren epaiaren barruan, hogei auzipeturentzat hiru urterarteko espetxe zigorra eta 103 herriko taberna konfiskatzeko agindua eman dute, tartean Soraluzeko Arrano Kultur Elkartearen egoitza. Horrenbestez, eta helegitea aintzat hartu ezean, Espainiako Estatuaren esku geldituko litzateke Arranoa. Irudia: Herriko elkarte gastronomiko eta tabernarien elkartasun argazkia, iazko urrian.

 
 Uztailaren 30ean jakinarazi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko tabernen auzia bezala ezagutzen denaren epaia. Auzitegi Nazionalak epaia auzipetu guztiei jakinarazi beharko die orain, banan bana. Eta azken jakinarazpena egiten denetik bost egun izango ditu defentsak helegitea aurkezteko. Helegite horren tramitazioak urtebete eman dezake. Bitartean, printzipioz ezingo litzateke exekutatu sententzia.

Epaia jakin eta hurrengo egunean, manifestazioa egin zen herrian Soraluzeko Sortuk deituta. Abuztuaren 5ean berriz, Arrano elkarteko bazkideen urgentziazko bartzarra batu zuten, bazkideei gaiaren inguruko informazioa helarazteko. 

{mosimage}