Vermouth musikaleko bi saio izango dira asteburuan

plaentxia_com 2014ko uzt. 17a, 13:57

La Jodedera, euskarazko karibetar taldeak edo Karibeko euskal taldeak emanaldia eskainiko du zapatuan, 19:00etan. Laukote honek euskal kantu herrikoiak (Zergatik negar egin, Joxe Migelen Batela…) Kubako doinuetara moldatuta ekarriko ditu eta Kubako erritmoak euskarara ekarrita. Domekarako berriz Rogelio Botanz bakarlari euskaldunaren emanaldia antolatu dute. Kepa Junkeraren (trikia) eta Arkaitz Minerren (biolina eta mandolina) kolaborazioarekin grabatutako “Viajes” lana aurkeztuko du, 13:00etan Gaztelupeko terrazan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.