Hiart Arluziaga eta Arrate Gisasola palan txapeldun

plaentxia_com 2014ko uzt. 15a, 08:30

“Emoixon maittasunez irauli arte” lemapean, torturen aurkako IX. emakumeen pala txapelketako finala Hiart Arluziagak eta Arrate Gisasolak irabazi dute, 30-24 Irune Gabilondo eta Sandra Mugerzari irabazita. Partiduaren ostetik aipamen berezia egin zieten aurten federatu mailan jokatu duten Amaia Ariznabarreta eta Ainara Muga palariei eta lore sorta bana jaso zuten biek. Datorren urtean X. txapelketa izango dela eta, arduradunek bultzada berezia emango diotela jakinarazi dute. Irudian, txapeldunak

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.