Gaurko malaka
tentetzea eta txorizo probatzea antolatu dituzte San Andresen. Bihar, emakumeen pala
txapelketako finala jokatu eta V. Harria txapelketaren ostetik sagardoa
txotxetik eskainiko dute Lutxurdiok alaituta. Ondoren Fun&Go taldearen
erromeriak girotuko du auzoa. Domekan mendi lasterketa eta
pelota partidak izango dira goizean, baita Unai eta Enaitz trikitilariak eta
Mendiluze eta Lauburu bertsolariak ere. Eta astelehenean, auzotarren egunean,
emakumeen bola txapelketa, bazkaria eta Lisazo eta Egaña bertsolariak arituko
dira. Bazkarirako izen-
ematea 635713408 (Oihana) telefonoan egin behar da.