Menpekotasun egoeran dauden adinekoen bizi
kalitatea bermatuko duen guneko zentro berria martxan jartzeko hitzarmena
sinatu dute gaur, Hiart Arluziaga alkate eta Gizarte Politikako foru diputatu
den Ander Rodriguezek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren gain egongo da zerbitzuaren
kudeaketa eta hasiera batean 20 plaza eskainiko ditu. Adinekoentzat bereziki
prestatutako lekua izango du, “beren ohiko ingurunean bizitzen jarraitzen
laguntzeko”.
Gaur egun bost soraluzetarrek erabiltzen dute Eibarrek eskaintzen duen zerbitzua baina arduradunek aurreikusten dute eskaria nabarmen igoko dela “herrian bertan zabaltzen denean”. Hiart Arluziaga alkateak gogoratu du herriko biztanleriaren %21ak 65 urte baino gehiago dituela eta herria zahartzen ari dela kontuan hartuta, “zerbitzu honek soraluzetar askoren eskariari erantzuten diola” eta “etorkizunari begirakoa ere badela”.
Jarduera
terapeutikoak eta errehabilitazioa
Bizitzako ohiko jarduerak egiten laguntzeko adineko pertsonei jarduera terapeutikoak eta errehabilitazioa eskainiko zaizkie, hiru helburu argirekin: erabiltzaileen osasun maila hobetzea edo mantentzea, adinekoak euren gizarte eta famili inguruetan bizi ahal izatea eta autonomia galera eta, ondorioz, egoitza baten beharra, gero eta gehiago atzeratzea. “Azken finean zerbitzu honek ahalbidetzen digu herritarrak ahalik eta denbora gehien beraien etxeetan bizi ahal izatea eta gainera baliabide hau herrian izateak posible egiten du adienekoak herrian txertatuta jarraitzea”.
Garraio
zerbitzu egokitua
Erabiltzaileek garraio zerbitzu egokitua izango dute etxetik eguneko zentrorako joan-etorriak egiteko eta aholkularitza zerbitzua ere eskainiko diete zainketa lanetan aritzen diren familiei, “aholkuak emango dizkiete etxean eguneko gainerako orduetan behar bezala zaintzeko modua izan dezaten”.
Soraluzeko
EAJk bere poza adierazi du
Soraluzeko EAJren
udal taldeak prentsa ohar
bidez “bere poza” adierazi
du gaur sinatu den hitzarmenaren aurrean. Aldazabalek
nabarmendu du, “sinatutako
hitzarmena, Eusko Jaurlaritzak eta hiru
aldundiek Euskadik 2013ko jarduerako defizit marjinaren erabilera partekatuan
oinarritzen dela”. “Soraluzek
izango duen eguneko zentro berriak islatzen du, akordioak lantzearen ondorioa soraluzetarren
mesedetarako” gaineratu du.